Gorriak en Tour se va a Madrid

Deskribapena

Gorriak en Tour Madrilen

Atlético Madrid vs Osasuna | 10.18

Bizi ezazu gorritxoen sasoiko partida Atletico de Madriden aurka

Gure mapako puntu guztietatik irteerak bermatuta

Peña-giroa hasieratik: Gorriak tour-eko autobusean igotzen zaren momentutik.

Txartelaren barne:

  • Joan-etorriko bidaia
  • Divertis en Vivo-ren langileen arreta.

Txartelaren kanpo:

  • Partidurako sarrerak

Edozein kontsulta edukiz gero bota emaila hona: info@divertisenvivo.com

Hemen jarri gaitzakezu: Twitter Instagram y Facebook 

Eros ezazu zure bidaia Urriaren 18an Madrilera:

Joan-etorriko bidaiak

Gorriak en Tour Madrilera bidaiak

Ez ezazu galdu sasoiko partidua Urriaren 18an Metropolitano zelaian

Erreserbatu zure autobus-plaza gure webgunean eta gozatu!

Gorde zure tokia gure Gorriak en tour bidaia ofizialetan urriaren 18an.

  • Gure bidaia guztiak joan-etorrikoak dira.
  • Zure tokia erosteko gure mapan zure abiapuntua eta helmuga bilatu besterik ez duzu behar.
  • Itzulerako ordutegia txartel berean adierazita dago.

Oharrak:

  • Baliteke autobusen ordutegiak aldatzea. Kasu horretan, emailez jakinaraziko diegu erosle guztiei gora-behera hori. Hala ere, irteeraren aurreko egunean webgune hau berrikustea gomendatzen dugu ordutegiak baieztatzeko.
  • Ordutegiak apur bat alda daitezke ibilbideak birprogramatzen baldin badira.

Ez zaitez tokirik gabe geratu Osasuna partiduaz gozatzeko.

Ohizko galderak:

  • Txartela aldatu al dezaket? Bai baina salmenta baldintzak kontutan hartuz
  • Txartel batzuk erosi ditut baina QR bakarra daukat. Ongi al dago? Bai, dena ongi dago. QR horretan zurekin bidaiatzen duten pertsona kopurua, irteera orduak, irteera puntua eta abar ageri dira.
  • Baieztapen-posta deskargatu behar dut? Ez, ez da beharrezkoa. Bidali dizugun mezuaren amaieran dagoen QR-a erakutsi besterik ez duzu egin behar autobusera igo aurretik
  • Divertis en Vivon erregistratu naiz eta ez dut nire eskaera ikusten. Galdu egin da? Ez, ez da galdu. Ziurrenik izena eman duzu eskaera egin ondoren. Txartela baieztatzeko posta elektronikoa eman diguzun helbide elektronikora iritsiko zaizu.
  • Janari eta edariak eraman ditzaket? Edaria bakarrik, eta itxita eta plastikozkoa izan behar du. Gainera, ez da jan edo edatea baimenduko autobusean.
  • Busean mugikor-kargagailurik al dago? Saiatzen gara gure autobus guztiek mugikor-kargagailuak izan ditzaten, baina ezin dugu bermatu.
  • Nondik ateratzen da autobusa? Normalean, joanekoan utzi zaituzten toki berean itzultzen da. Puntua aldatzen bada, beti gure gainetik dauden arrazoiengatik izaten da, eta jakinarazten dizuegu, beharrezko informazioa jasoko duzuela ziurtatuz. Horregatik, oso garrantzitsua da eskaeran emandako datuak bidaiatuko dituen pertsonarenak izatea.
  • Bakarrik itzulera nahi dut, txartel osoa ordaindu behar al dut? Bai. Itzulera bakarrik erabiliko baduzu, eskertuko genizuke bezeroaren oharren atalean ohar bat uztea zure erosketa egiten duzunean 
  • Itzulerako busa bakarrik hartuko dut. Nola jakingo dut nondik ateratzen den. Informazioa webgunean ez baduzu aurkitzen, bota mezua  621 232 994 egun bertan nor zaren adieraziz eta adieraziko dizugu.

Hemen aurkitu gaitzakezu baita ere : Twitter Instagram eta Facebook